XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.2. Marmolaren erabilkera.

Marmola erabiltzean, ondoko gauzok kontutan hartu behar dira: - Marmola eta egiaztatu behar den azalak, garbi egon behar dute.

- Margotzailea uniformeki eta kapa mehe batetan banatu behar da.

Margotzailearean lodiera ez da iritsi ohi milimetroaren ehunenera.

- Marmolarengan, presio apur batez egin behar da piezaren marruskatzea, baina kontrolatu behar den azalaren ahalik eta geometrik zentruenean eta ez bere ertzen inguruan.

- Higidurak, zuzenbide askori jarraituz egin behar dira.

- Marruskaduraren iraupenak, oso laburra izan behar du.

- E.A.-k beti, egiaztatu behar den azala baino handiagoa izan behar du.

- Marmolaz kontrolatu aurretik, launtasun akatsak handiak diren ala ez jakin behar da eta hori erregelaz ikus daiteke.

5.3. Marmol erregela.

Pieza gangar edo erabilezinezkoentzat, marmol erregela erabiliko da.

Marmol hauetan, luzerak menderatzen du zabalera, eta deformagaiztasuna T biko nerbio batek segurtatzen du, 9-11. irudian, edo ta 9-1 2. irudiko forman ikusten denez.

6. MARMOLEN KONTSERBAPEN ARAUAK.

- Piezak kolpatzeko jargune bezala ez erabil inoiz.

- Piezak marmolaren gainera bapatean erortzen ez utzi.

- Piezek bizarrik ez dutela zihur egon arte ez marmolatu.

- Pieza arbastatuak ez marmolatu, ahalik eta marmola ez marratzeko bezain leun jarri arte.

- Erabili ondoren, kontu handiz garbitu, margotzailea ezkutatu arte; ondoren apur bat koipeztatu.

- Marmolak, beti, nibelatuta egon behar du.

7. BI EREI BURUZKO KRITIKA.

Marmolez egindako kontrola, erregelaz egindakoa baino doiagoa da.

(hala ere behar bezalako teknikekin eta azal ttikietan, garantia handiko egiaztapenak lortzen dira erregelaz).

Marmola erabiliaz, begikolpe batetan kontrolatzen da azal guztia.

Erregelaz, zatitako kontrol sail bat egin behar da azal osoa egiaztatzeko.

Marmolez egindako egiaztapenak, hutsuneen sakontasunaren berririk ez eskaintzea du alde txarra, erregelaz eta ohitura apur batez gutxi gora-behera egin daitekeen bitartean.

Esan den guztiagatik, beraz, lehenik erregelaz gero marmolez kontrolatu beharra ikusten da.

8. AZAL LAUNEN ARTEKO POSIZIO ERLATIBOAREN EGIAZTAPENA.

Aurrez, azal baten launtasunaren egiaztapena aztertu da, baina berau, beste azaletatik aske izanik.

Orain, azal launen arteko posizio erlatiboaren egiaztapen tresnak erakutsiko dira, hots, elkarren paralelo diren edo angeluren bat osatzen duten azalak egiaztatzeko.

Espazioan, launek duten posizioa, geometriak aztertzen du ondoko printzipioz.

1.ampdeg; Bi laun espazioan, paralelo dira ala elkar ebakitzen dute.

2.ampdeg; Bi laun, paralelo badira, bataren puntu guztiak, bestearenetatik distantzia berdina dute.

3.ampdeg; Elkar ebakitzen duten bi launek, angelu diedro bat osatzen dute eta beren ebakidura, lerro zuzen bat da.

Piezei aplikatuz, launak aurpegi zeritzala esan zen eta beraien ebakidur lerroari berriz, ertz.

9. AZAL LAUN PARALELOREN EGIAZTAPENA ETA ERABILTZEN DIREN TRESNA ARRUNTAK.

Aurreko atalean adierazitako bigarren printzipioarekin eta 9-13. irudia ikusiz, bi laun paraleloren arteko bitartea, aa', bb' eta cc', zuzenki berdinek emana datorrela ikusten da.